2008-10-14

Durangoko Azokari buruz bilera Urriaren 25ean

Azken bileraren barne kontuak posta elektronikoz pasatu diegu zerrendako bazkide guztioi. Ordun, gai horiek ez ditugu komentatzen leku honetan.

Hori bai, lehengo bileran beste gai bat ere izan genuen hizpide. Gutako batzuk aspaldi ari dira aztertzen Durangoko Azokan ekimen bat aurrera eramateko aukera. Oso iniziatiba polita da, arte eta artistekin zerikusia duena. Hamargarren urtebetetzea biribiltzeko modu ona izan liteke.

Ondoko egunetan jakingo dugu ekimen hori bideragarria den. Horregatik, urriaren 25ean, 11etan, berriro ere Biterin bilduko gara. Zirt edo zart egiteko momentua izango da.

No comments: