2008-12-18

El Olentzero tiene una buena ocasión de regalar arte



En Durango no vendimos todas las obras. En los próximos días, hasta que pasen las navidades, vamos a hacer un intento por vender en nuestro entorno más inmediato algunas de las que quedan. Así es que el Olentzero va a tener ocasión de adquirir a muy buen precio obras para regalar de artistas como Gorriti, Zuriñe Gredilla, Mikel Campo, Dani Fano, Larruquert, Tomas Murua, Baroja-Collet, Dani Fano, Ikor Kotx, Juan Carlos Ruiz, Juantxo Egaña o Jon Cazenave, entre otros.
En este mismo blog puede verse el vídeo-catálogo. Algunas de las obras que aparecen en él ya están vendidas, pero otras no.
Si alguien está interesado, puede dirigirse a nosotros. En todo caso, el contacto es el de siempre: egin10urte@gmail.com

2008-12-15

Noizko Plateruenako enkantearen kronika bat?



Ez nuen Plateruenako enkantean egoteko aukerarik izan. Gauzak nola joan ziren jakitea gustatuko litzaidake. Inork ez du blog honetan bertan kronikatxoren bat egingo?

Artea oparitzeko aukera ederra du Olentzerok



Durangon ez dira saldu hara eraman genituen arte lan guzti-guztiak Arte lan horiek, Gabonak pasa arte, behintzat, ahoz aho saltzen saiatuko gara. Beraz, Gorriti, Zuriñe Gredilla, Mikel Campo, Dani Fano, Larruquert, Tomas Murua, Baroja-Collet, Dani Fano, Ikor Kotx, Juan Carlos Ruiz, Juantxo Egaña, Jon Cazenave eta beste hainbaten lanak oso modu onean erosteko eta oparitzeko aukera aparta du Olentzerok.

Blog honetan bertan ikus daiteke arte lanen bideo-katalogoa. Bideo horretan azaltzen diren pieza batzuk saldu ditugu, baina beste batzuk ez.

Baten bat interesatuta baldin badago, saltsa honetan ibili garenongana jo dezala. Nolanahi ere, kontaktua, betikoa: egin10urte@gmail.com

2008-12-09

Pepe



Texto y foto: Rafael Castellano


Una estupidez vigente recorre el mundo desde los días de las roastories y la Generación Perdida. Lo de vivir deprisa e intensamente, morir joven y convertirse ora en un bello cadáver o un digno triciclo. Nadie lo piensa, nadie lo cree y esa frase virtual debería desaparecer de los salpicaderos.

Pepe, cuando aparece en algún evento, te derriba el alma a los pies. He escuchado por ahí que hay quien le mitifica con elogios similares a la sentencia idiota antes citada. La última obra de Pepe Rei es, creo, “El Periodista Canalla”, de Editorial Miatzen. Espero se pueda hallar en algún cajón de la Durangoko Azoka que al redactar esto agoniza. Ésa sí es una autodefinición de su existencia, ésa fue la percepción interesada de quienes contra él intentaron competir con maledicencia de golpes bajos y cabezazos en la ceja. Sólo la carretera, que no el talego, pudo con él.

Claro que vivía veloz y autoexigente. Por supuesto que solía exigir esa autoexigencia en rededor. No es, sin duda alguna, canonizable. Todo su ímpetu fue en pro de un reporterismo competitivo (pleonasmo). Quienes hayan trabajado en sus proximidades se habrán sentido en algún momento arrastrados por esa dinámica del viejoperiodismo e incluso muy cabreados con él por no poderle seguir el ritmo. Mucho más cuando pensabas que, como Ranxerox, funcionaba a base de tres o cuatro bypass (los que hicieran falta) en el esternón. Y, claro, te cortaba el rebote.

Pepe te llamaba a capítulo o te aceleraba los pulsos porque, para mayor derrame de adrenalinas varias, lo hacía en tono cariñoso y enormemente lusitano (es partidario del galego-portugués como idioma culto, es decir, lo que no habla Fraga). A este periodista total, con todos sus magníficos defectos, que no fallos a la hora de mandar a máquinas, lo ha inmovilizado la jungla de asfalto. Cada vez que rueda por nuestras inmediaciones, como esta vez ante el stand de “EGIN-10 Urte”, donde se le concedió la “Mailopeko Lamia” de Gorriti, desarma a todos cuantos asistimos a su proceso de innovaciones, telemática, cibernética en pañales, informatización de la información, pespuntes de los que tiraba merced a la infalible telaraña informativa que con paciencia de amanuense medieval (paradoja) se tejió. Es, por fortuna, un personaje contradictorio y no hay quien, al acercársele, no perciba ese brillo cómplice y enigmático de las gafas y, consecuentemente, crea en los milagros. O en los prodigios, hubiese corregido con lápiz rojo.

2008-12-08

Lehen feria-eguna Durangon



Bukatu berri da lehen feria-eguna Durangon. Balantzeak egiten hasteko goizegi da, noski, baina bizpahiru kontutxo, behintzat, aipa daitezke. Horra, ba.

Gorritiren "Mailopeko lamia"-k harrera ona izan du, baita Tasiok azokarako espresuki egin duen marrazki ederrak ere. Gainera, goizean, Tasio bera egon da standean eta eskatu dutenei marrazkiaren kopiak dedikatu dizkie. Arratsaldean ere standean ez dira pertsona ezagunak falta izan. Hor egon da, esaterako, Fermin Muguruza. Ez da ahaztu behar sortzaile ezaguna izateaz gain, EGINeko "beteranoa" dela.

Biharkoa lehen feria-egun fuertea izango da, are gehiago guretzat. Gogoan izan 12etan, Plateruenan, arte enkante mundiala egingo dugula. Han elkartuko gara, adierazpen askatasuna xede.

2008-12-04

Lamiak Durangon



Martin Anso

Lamiak eta gizakiak elkarren ondoan bizi ziren, baita elkarrekin ere, batzuetan, behintzat. Horra, adibide moduan, Lanbreabeko lamiaren eta Gorostiagako mutilaren arteko maitasun istorio hunkigarria (Barandiaran).

Lamien eta gizakien arteko harremanak elkarrekikotasuna zuen oinarri, hots, lamiek lan edo zerbitzu batzuk egiten zizkieten gizakiei eta, trukean, opariak jasotzen zituzten. Eta alderantziz. Harreman horren lekuko da Bazterretxeko lamien istorioa (Barbier).

Halako batean, baina, Elizak –botereak, azken batean– bizikidetza harekin bukatu beharra zegoela erabaki zuen. Lamiak kriminalizatu eta gupidagabe jazarri zituzten. Igorren, esaterako, haien bizilekua suntzitzeko, errekak goldatzera iritsi ziren (Azkue). Gero, lamien memoria ere lizundu nahian, haiekin zerikusia zuten istorioak faltsutu zituzten. Horregatik, gugana iritsi diren kontakizun askotan gaizkile moduan agertzen dira (ergel moduan agertzeaz gain).

Prozesu hori guztia ederki dokumentatu du Juan Inazio Hartsuagak (“Euskal Mitologia konparatua”, Kriseilu, 1987, edo Gaiak, 2004). Eta, hain justu, gugana iritsi diren kontakizun horiei esker dokumentatu ahal izan du. Izan ere, faltsutu dituzten arren, ezin izan dute beti ezkutatu horien azpian gorderik dagoen egia: lamiak ez ziren gizakien etsaiak eta are gutxiago kriminalak; lamiek eta gizakiek elkarri laguntzen zioten.
Zergatik aipatzen dut hau guztia eta zergatik orain? Juan Gorritiren “Mailopeko lamia” ikusi berri dudalako. EGIN eta EGIN Irratiko langile ohion ikur nagusietako bat izango da Durangoko Azokan.

Orain dela hamar urte indarraren indarrez itxi zituzten bi komunikabide haiek gogoratzeko lanen bat eskatu diotenean, ez dakit nik lamiei buruz arestian esandako guztia kontuan izan duen Gorritik, baina, sinboloa aukeratzean, bete-betean asmatu duelakoan nago. EGIN eta EGIN Irratia lamiak ziren. Euskal herritarrekin zuten harremanak elkarrekikotasuna zuen oinarri. Elkar elikatzen zuten. Halako batean, baina, botereak, haien ahotsa gustuko ez zuelako, kriminalizatu eta, azkenean, isilarazi zituen. Gero, haien memoria lizundu nahian, istorioak faltsutu dituzte. Baina, sarri, istorio faltsutu horien azpitik ere ozen bezain garden iristen zaigu ahots haren egia. Halaxe gertatuko da Durangon; han, Gorritirekin eta beste artista eta herritar askorekin batera, lamientzat ere adierazpen askatasuna errebindikatuko dugu.

La memoria de EGIN también estará presente en la Feria de Durango





Numerosos artistas apoyan una iniciativa por la libertad de expresión

Zumeta, Gorriti, Xabier Egaña, Tomas Murua, Guillermo Andonegi, Zuriñe Gredilla, Lamia, Juantxo Egaña, Baroja-Collet, Mikel Campo, Eli Gorostegi, Jon Cazenave, Galder Izagirre, Mikel Valverde, Dani Fano, Mendi, Tasio y otros muchos artistas participarán en la Feria de Durango en una iniciativa promovida por un grupo de ex trabajadores de EGIN.

Esta iniciativa, colofón de los diversos actos que hemos organizado este año con ocasión del décimo aniversario del cierre de EGIN y EGIN Irratia, será realmente novedosa. En un stand, además de algunas publicaciones, ofreceremos a buen precio obras que los artistas antes mencionados han donado desinteresadamente como aportación a la defensa de la libertad de expresión. A buen precio, decimos, porque, aunque también habrá, lógicamente, obras más caras, el objetivo es que la mayoría de ellas, originales, puedan adquirirse a un precio que oscile entre los 50 y los 100 euros, aunque, lógicamente, también las habrá más caras.

Es decir, que cualquiera podrá encontrar algo a la medida de su bolsillo. Es más, con el objetivo de que pueda participar el mayor número posible de personas, hemos realizado una tirada limitada de “Mailopeko lamia”, de Juan Gorriti, cuyos ejemplares se venderán a un precio muy asequible.

Algunos artistas han confirmado ya que acudirán al stand para dedicar sus obras a quien lo solicite. Uno de ellos es Tasio, que ha realizado un espectacular dibujo para la ocasión.
Asimismo, el sábado, día 6 de diciembre, a las 12, tendrá lugar en Plateruena un acto muy especial que hemos bautizado como SUBASTA DE ARTE. Será un acto abierto en el que, en un ambiente festivo y arropados por personas conocidas del ámbito de la cultura y el deporte, reivindicaremos una vez más libertad de expresión.

Os agradeceríamos que os hicieseis eco de esta información. Como complemento, adjuntamos “Mailopeko lamia” y el dibujo que Tasio ha hecho expresamente con ocasión del décimo aniversario.

2008-12-03

Durangoko Azokan ere, EGIN gogoan




Hainbat artista, adierazpen askatasunaren alde

Zumeta, Gorriti, Xabier Egaña, Tomas Murua, Guillermo Andonegi, Zuriñe Gredilla, Lamia, Juantxo Egaña, Baroja-Collet, Mikel Campo, Eli Gorostegi, Jon Cazenave, Galder Izagirre, Mikel Valverde, Dani Fano, Mendi, Tasio eta beste astista askok parte hartuko dute EGINeko langile ohi talde batek Durangoko Azokari begira antolatu duen ekimenean.

EGIN eta EGIN Irratia itxi zituzteneko hamargarren urtemuga biribilduko duen ekimen hori benetan berritzailea izango da. Izan ere, stand batean, zenbait argitalpen saltzeaz gain, arestian aipatutako artistek adierazpen askatasunaren alde musu truk eman dizkiguten lanak modu onean eskainiko ditugu. Modu onean diogu, obra gehienak, JATORRIZKOAK, 50 eta 100 euro bitartean eskuratu ahal izango baitira (batzuk garestiagoak izango diren arren, noski).

Nolanahi ere, edozeinek aurkituko du bere poltsikoaren neurriko obrarik. Are gehiago, ekimen honetan nahi duten guztiek parte har dezan, Juan Gorritik marraztutako “Mailopeko lamia”-ren tirada mugatu bat egin dugu, eta aleak oso merke eskuratu ahal izango dira.

Artista batzuek, beren lanak izenpetzen-eta, standean bertan egongo direla ere aurreratu dute. Horietako bat Tasio izango da, hamargaren urtemuga dela-eta, marrazki bikaina egin duena.

Gainera, abenduaren 6an, larunbatean, 12etan, ARTE ENKANTEA izenburuarekin bataiatu dugun ekitaldi berezia egingo dugu Plateruenan. Bertan, jai giroan eta kultur eta kirol alorretako hainbat lagunen babesean, adierazpen askatasuna aldarrikatuko dugu. Ekitaldia herritar guztiei zabalik egongo da.

Albiste honen berri emango bazenute, eskertuko genizueke. Osagarri moduan, Gorritiren “Mailopeko lamia” eta Tasioren marrazkia bidaltzen dizkizuegu.