2008-12-15

Artea oparitzeko aukera ederra du Olentzerok



Durangon ez dira saldu hara eraman genituen arte lan guzti-guztiak Arte lan horiek, Gabonak pasa arte, behintzat, ahoz aho saltzen saiatuko gara. Beraz, Gorriti, Zuriñe Gredilla, Mikel Campo, Dani Fano, Larruquert, Tomas Murua, Baroja-Collet, Dani Fano, Ikor Kotx, Juan Carlos Ruiz, Juantxo Egaña, Jon Cazenave eta beste hainbaten lanak oso modu onean erosteko eta oparitzeko aukera aparta du Olentzerok.

Blog honetan bertan ikus daiteke arte lanen bideo-katalogoa. Bideo horretan azaltzen diren pieza batzuk saldu ditugu, baina beste batzuk ez.

Baten bat interesatuta baldin badago, saltsa honetan ibili garenongana jo dezala. Nolanahi ere, kontaktua, betikoa: egin10urte@gmail.com

No comments: