2008-12-08

Lehen feria-eguna Durangon



Bukatu berri da lehen feria-eguna Durangon. Balantzeak egiten hasteko goizegi da, noski, baina bizpahiru kontutxo, behintzat, aipa daitezke. Horra, ba.

Gorritiren "Mailopeko lamia"-k harrera ona izan du, baita Tasiok azokarako espresuki egin duen marrazki ederrak ere. Gainera, goizean, Tasio bera egon da standean eta eskatu dutenei marrazkiaren kopiak dedikatu dizkie. Arratsaldean ere standean ez dira pertsona ezagunak falta izan. Hor egon da, esaterako, Fermin Muguruza. Ez da ahaztu behar sortzaile ezaguna izateaz gain, EGINeko "beteranoa" dela.

Biharkoa lehen feria-egun fuertea izango da, are gehiago guretzat. Gogoan izan 12etan, Plateruenan, arte enkante mundiala egingo dugula. Han elkartuko gara, adierazpen askatasuna xede.

No comments: