2008-09-10

Xakilixuten 2CVa sastrakan



Rafa Castellano | Argazkiak eta testua

Euskal Herriak bere Amazoniak baditu, eta duela gutxi, korkoi albinoen bila nenbilenean – pirañak geldiune biologikoan daude eta - nire begien aurrean 'déja vécu' ohizko dartada zerion tramankulu txit ikonikoa agiri zitzaidan. Ze flaxa, tto, zin dagit porestas. Nola edo hala, auskalo, ibai batengandik gorutz kokatua, fosilak bardapean – eukalipto, magnolio, gorostia, pinu, aristi, intxaurrondo, sagarrondo -- diztiratzen zuen.

Lignina, ahien, huntzosto eta garoazko sastrakan blai gure OHE (Objetu Hegalari Ezezaguna) zegoen. Omertà, faborez, eskatzen dizuet. NASAkoek erne daude beti eta kontuz gero beraiekin.
Aldaketa klimatikoak zoroametsak eta liluraldiak sortzen dituela jakitenek behin eta berriro baieztatzen digutela bapatean burura etorri zitzaidan. Bada, minutu batzuk aurrean, superbizipen ariketei ekiten ari nintzen eta arlo honetan kauziño guztiak gutxi dira. Zehazki, nahiko masusta susmagarriak, onddo ezbaikorrak eta atsozaharrek sugeen elikadura deitzen dioten basaranak jan egin nituen amarretako hutsartean. Hori dela eta, patrika marsupialan neraman kamera analogiko-triasikoa agudo zorrotik atera eta gero, destatu eta arma tiro pum fenomenoaren froga materiala lortzeko egin nuen.

Ankartean badaezpadaere txirrika izkuturik, K. argazkilariengana joan nintzen eta filma errebela diezadala eskatu nion. Ia astebete zehar suspentsean geratu nintzen: hiltzear daude, argazkimakina daktilarrak. Azken finean, hor zegoen aurkikundea. Uf! Ez nuen aluzinatu: hortxe bertan paperezko irudiek Zakilixuten 2CVa Euskal Herriko edozein lekuan darraiela ziurtatzen ziguten. Ez zen horregatio nahikoa, eta leku harrigarrira laister itzuli nintzen, orain digitalarekin. Klik eta klak, eta hor duzue emaitzak.

Ahuntzak eta ardiak Zakilixuten 2CV inguratzen ohi dituzte. Norbaitek, kobrezko hariak lapurtzeko asmoz, kapota ireki zion. Honezkero, soroko maizterrak 2CVa miraria langa barik itxituraz babestu du. Duchamp bizirik! Azkeneko irudian, argi eta garbi Zakilixuten 2CV ospetsua dela, xuxtu-xuxtu Iparraldean kotxe hauen 40 urteak ospatzen ari direnean, konprobatuko duzue.

Bai, batzutan ezin dugu nostalgia ekiditzea eta Zakilixuten pikaderoa ganbaran geneukala -- “EGIN”go “Solasjaipausa” orrialdean hain zuzen ere -- guztiok hunkitzen gaitu. Farre egizue, arren. Pegatak argi esaten du, Gaueko Eskolak laguntza eske. Ikastaroa hasi du, helduentzat ere. Ez da behin ere ez berandu. Tto.




No comments: