2008-11-18

Durangoko Azokan ere, EGIN gogoan



Hainbat artista, adierazpen askatasunaren alde


Zumeta, Gorriti, Xabier Egaña, Tomas Murua, Guillermo Andonegi, Zuriñe Gredilla, Euskal Argazkilarien Elkartea, Baroja-Collet, Mikel Campo, Mikel Valverde, Dani Fano, Mendi, Tasio eta beste astista askok parte hartuko dute EGINeko langile ohi talde bat Durangoko Azokari begira antolatzen ari den ekimenean.

EGIN eta EGIN Irratia itxi zituzteneko hamargarren urtemuga biribilduko duen ekimen hori benetan berritzailea izango da. Izan ere, stand batean, zenbait argitalpen saltzeaz gain, arestian aipatutako artistek adierazpen askatasunaren alde musu truk eman dizkiguten lanak modu onean eskainiko ditugu. Modu onean diogu, obra gehienak 50 eta 100 euro bitartean eskuratu ahal izango baitira (batzuk garestiagoak izango diren arren, noski). Hau da, edozeinek aurkituko du bere poltsikoaren neurriko obrarik.

Artista batzuek, beren lanak izenpetzen-eta, standean bertan egongo direla ere aurreratu dute. Gainera, abenduaren 6an, 12etan, “Arte enkantea” izenburuarekin bataiatu dugun ekitaldi berezia egingo dugu Plateruenan.

Ondoko egunetan, informazio gehiago.

No comments: