2008-11-30

Durangoko "Enkantea"

"EGIN" ETA EGIN IRRATIAREN ITXIERAREN HAMARGARREN URTEURRENA ADIERAZPEN ASKATASUNAREN ALDEKO JAIA ETA ARTELANEN "ENKANTEA"

EGUNA: Abenduak 6, larunbata.

ORDUA: Eguerdian, 12.00etatik 13.00etara.

LEKUA: Durangoko Plateruena kafe antzokia.
Euskal Liburu eta Disko Azokaren ondoan (Landako).

Lagun maitea,
Datorren abenduaren 6an, larunbata, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hartzen duen jaizubian, Bizkaiko udalerri horretako Plateruena kafe antzokian adierazpen askatasunaren alde bilduko gara Euskal Herriko kultur eta kirol arloetako eta jendarteko hainbat lagun, aldarrikapenaz gain jai giroa nagusi izango duen ekitaldi batean.

"Egin" eta Egin Irratiaren itxiera salatzeko urte osoan zehar egindako ekintza sortari buru emango dien jai hori, Durangoko Azokan izango dugun presentziaren osagarri bat da, eta, gainera, osagai berezi bat ere izango du: artelanen enkantea egingo dugu bertan, hainbat artistek egitasmo honetarako eskuzabaltasun osoz eman dizkiguten jatorrizko lanak eskainiz herritarrontzat eskuragarriak diren salneurrian.

Hala, enkantean jarriko ditugu, besteak beste, honako egileon lanak: Zumeta, Gorriti, Xabier Egaña, Tomas Murua, Guillermo Andonegi, Zuriñe Gredilla, miembros de Euskal Argazkilarien Elkartea, Baroja-Collet, Mikel Campo, Mikel Valverde, Dani Fano, Mendi eta Tasio.

Egun horretan zu ere bertan izan nahi zaitugu, lagunartean bildu, eta ez dugula ahazten erakusteko.

"Egin" eta Egin Irratiko langile ohiak
Adierazpen askatasunaren alde

OHARRA: Azokak iraun bitartean, gure erakusmahaian salgai izango dira hainbat artelanen jatorrizkoak (margolanak, eskulturak, argazkiak, ilustrazioak...) herritar guztion poltsikoentzat benetan eskuragarriak diren salneurrietan. Aukera hau baliatu nahi dugu beste behin ere kulturak adierazpen askatasunari ematen dion babesa eskertzeko..

HARREMANETARAKO: egin10.info web orrialdean, email honetan edo egin10urte@gmail.com, edo 626 13 05 51 telefonoan (Karmele Elizaran)

No comments: