2008-06-30

Adi!

-Asteartean, uztailak 1, prentsaurrekoa egingo dugu Koldo Mitxelenan, 12etan. Bozeramailea Jon Maia izango da. Baina, jakina, zenbat eta Egineko langile, kolaboratzaile eta lagun gehiago bildu, hainbat hobe. Ea hogei bat lagun, behintzat, biltzen garen, itxurazko argazkia atera dadin.

-Larunbatean, uztailak 5, bilera egingo dugu Biterin, 11etan. Kontuan izan jaialdi aurreko azken bilera izango dela. Beraz, zeharo erabakigarria izango da.

-Uztailaren 12an, jaialdia bukatutakoan, elkarrekin afaltzera joango gara (nahi dutenak, noski). Lekua enkargatzeko, gutxi gorabehera zenbat izango garen jakitea beharrezkoa da. Beraz, pentsatu eta interesatuta daudenek izena blogaren bidez lehenbailehen eman dezaten. Ez utzi azken momenturako. Afari batean zenbat bilduko garen asmatzea beti zaila bada, are gehiago kasu honetan.

No comments: