2008-06-21

EGINeko langile-ohien bloga

Egin 10 Urte ¦ 2008-06-19 ¦ 07:41 ¦ Hedabideak

EGIN eta EGIN Irratiko langile-ohi talde batek bloga hasi du http://egin10.info helbidean, orain 10 urte jazotako gertakariak gogorarazteko, hots, Entzutegi Nazional espainolaren aginduz bi hedabideak itxi zirenekoa, 1998ko uztailaren 18an.
Arteman

Blogak komunikazio proiektu haietan parte hartu zuten hainbat lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita gertakari heiekin lotutako bideo eta argazkiak ere. Gainera, itxieraren hamargarren urteurrenari begira datozen asteotan antolatuko diren ekimenen berri ere jaso daiteke bertan, bereziki Hernaniko polikiroldegian uztailaren 12an artista esanguratsu eta langile ohien ordezkaritza baten parte hartzearekin egingo den ekitaldiari buruz.

Bloga kudeatzen duen lantaldeak eposta helbide bat ere ireki du, bi hedabidetako langile ohi eta kolaboratzaileek beren idazki eta dokumentuak bidaliz ekimenean parte hartu ahal dezaten. Material horiek egin10urte@gmail.com helbidera igor daitezke.

[sustatu.com web-orrian argitaratua]

No comments: