2008-06-19

Eguna argitu gabe...

Ez dut ordua zehazki gogoan, baina itxiera egun tamalgarri hartan Egin Irratiko lehen albistegiak neri zegozkidan.

Martin Agirre Lasarte, Egin Irratiko esataria

Beraz goizeko seirak, buelta horretan helduko nintzen nire motozarra hartuta Eziago poligonora, egunkariko egoitzara alegia.

Eguna argitu gabe zen oraindik eta ohi baino mugimendu gehiago somatu nuen kanpokaldean, ordu horretan normalean ezpaitzen arimarik ere ikusten inguru horretan.

Urrutira begira, itzalak hara eta hona eta polizi uniformeak nagusi. Errotatibako hainbat langile kalean eta polizia bere "orrazketa lanak" egiten barruan.

Heldu orduko, kanpoan bildu zirenek esan zidaten gertatzen ari zena: "Poliziaz josita dago eta guztion buru Garzon epailea". "Malo! gizaseme hori tartean, guretzat ezer onik ez" pentsatu nuen nitre artean. Goiz argitan albisteaz jabetu zen jendea arrimatzen joan zen "Egin" komunikabideari elkartasuna erakutsi asmoz.

Beste zenbait komunikabide ere azaldu zen elkartasuna baino gehiago albistearen gose eta premiaz bultzatuta. Oso pofesionalak bai, baina...

Itxi ondoko protestaldiak, mobidak, Euskadi Información....pausu ugari eman da adierazpen askatasuna aldarrikatze aldera.

Ia hamar urte zaharrago gara eta oraindik "zorrak kitatzeko" omen dauzkagu. Euskal gizarteko sektore jakin bati hizketarako plaza kendu nahi izan zioten eta horretan diraute.

Nik bada ez bada, Irratiko giltzak etxean gorde nituen. Inork nahiko balitu?

No comments: