2008-06-03

Uztailaren 12an, hitzordua Hernanin

EGIN itxi zuteneko hamargarren urtemuga dela-eta, uztailaren 12an EGINzale guztiok hitzordu bat izango dugu Hernaniko frontoian (frontoi itxian, ez Ezkiaga Plazakoan), arratsaldeko 7etan. Beraz, ondo apuntatu agendan eta inguruko lagunei aipatu.

Frontoian egingo dugun ekitaldian, EGINeko langile ohiok ez ezik, egunkariaren historiarekin zerikusi zuzena izan zuten hainbat kantarik eta kolaboratzailek ere parte hartuko dute. Egitaraua oraindik zeharo itxi gabe dago. Beraz, langile ohi batek edo kolaboratzaile ohi batek (artsita izan ala ez) zerbait adierazteko beharra sentitzen badu eta oholtzara igotzeko gogoa badu, garaiz dago. Lehenbailehen esan dezan. Hori bai, interbentzio laburrak izango dira, gehienez ere bizpahiru minutukoak. Interesatuek blogaren bidez pasa dezakete abisua.

Agendan apuntatzeko moduko beste kontu bat: uztailaren 12an, ekitaldia bukatu ondoren, denok elkarrekin afaltzera joateko asmoa dugu. Zerrenda irekita dago. Uztailaren 12 uste baino gertuago dago, eta izena zenbat eta lehenago eman hainbat hobe, zenbat izango garen ahalik eta zehatzen kalkulatu ahal izateko eta garaiz enkargatzeko.

No comments: