2008-07-13

Bosgarrena


Arantxa Otaegi


1- «Egin» gure bizitzaren erdia izan da, eta oso gogorra izan zen itxiera. Egun horretan goizeko bostak inguruan gerturatu nintzen egoitzara hura garbitzen zuen emakumearen deia jaso ondoren. Poliziak barruan zeudenean jabetu ginen gertatzen zenaz, eta 9.00ak inguruan Tomas Arrizabalagak itxi egingo zutela baieztatu zuen. Hortik aurrera guztia oso azkar pasatu zen. Hango aparkalekuan bertan egin genituen bilerak eta zer egin erabakitzen aritu ginen: zein egunkari mota egin, zein informazio kaleratu... Guztia oso azkar igaro zen.

2- Ni nahiko ezkorra naiz, egia esan. Lehenbizi ``Egin'' ukitu zuten, baina ondoren fronte guztiekin gauza bera egin dute. Jende asko dago kartzelan, dena dago oso neurtuta. Lehen ez zegoen askatasun handirik, baina zerbait gehiago bai. Orain, aldiz, ezin duzu ezer mugitu. Askatasunen aldetik atzera egin dugula uste dut.

["Gara", 2008-7-12]

No comments: