2008-07-13

Ocho secuelas de una «herida
que nunca se cerró»



ENCUESTA Décimo aniversario del cierre de ''Egin''


El martes se cumplirá una década desde que centenares de policías fuertemente armados cerraran ''Egin'', en un claro intento del Gobierno español de silenciar la voz de una parte de la sociedad de Euskal Herria. A pesar de que el transcurso de los años suele hacer mella en la memoria, trabajadores y colaboradores del periódico y la radio no olvidan aquel 15 de julio de 1998. Algunos de ellos han compartido con GARA aquellos duros y emotivos momentos


1-¿Cómo recuerda el cierre de ''Egin''?¿Qué impresión tiene de aquel día y como vivió los siguientes?

2-Han pasado ya diez años desde aquellos hechos, ¿cómo valora el recorrido de esta década?

Marian Beitialarrangoitia

1 Egia esan oso presente dut egun hura, sinestezina zitzaigun gertatzen ari zena; nahiz eta gerora, ordukoa txiki geratu dela ikusteko modua izan dugun. Beste hamaika gehiegikeria izan baitira. Oso egun biziak izan ziren, unean unekoari erantzuten zentratuak egon ginen, urrutiago begiratu eta etorkizun beltza ikusten genuen arren. Halere, ez zegoen norberaren bizimodua zenbateraino aldatuko zen pentsatzen geratzeko modurik, orduan ez zen, niretzat behintzat, norberaren egoera pertsonala garrantzitsuena. Urtetako lana, langileena zein irakurle, entzule eta laguntzaileena, besterik gabe hankaz gora jartzen zuen erabaki onartezina zen eta, gizartearen parte handi baten ahotsa isiltzera zetorren zapalketa. Gizartea berehala ohartu zen ematen ari zen saltoaz eta erantzuteko beharra ikusi zuen. Horretan eman genituen lehen egunak, atxilotuez kezkatuta, gezurrak agerian uzteko ahaleginean, fronte ezberdinetan erantzuna ematen eta nondik edo handik aurrera egiteko indarra jartzen, hala gogoratzen ditut nik.

2 Hasierako egunak igarota ez zen gure kezka baretu, erabakiaren gehiegikeria zein ondorioak begi bistakoak ziren. Langile ginenontzat zein irakurle eta entzuleentzat, gure bizitzaren parte bat lapurtu zigutela pentsatzeak min ematen zigun. Inpu- nitate osoz nahi beste egiteko modua zutela ikusteak, asko batere kezkatu gabe gainera, onartezina egiten zitzaidan. Urteak pasatu dira, tartean beste komunikabide batzuei tokatu zaie, «Egunkaria» tartean, eta denborak gauza asko erakutsi dizkit. Batetik, bi kasuak berdintsuak izan arren, erantzunak ez direla maila berekoak izan zenbaiten aldetik; komunikabide hauen bidea kritikatu dutenen hipokresia agerian geratu da beste medio batzuek hainbat errealitate ezkutatzen egin duten lana inondik ere kritikatu ez dutelako; eta are garrantzitsuagoa dena, egunkaria eta irratia ixtea ez zela soilik adierazpen askatasunaren aurkako urratsa izan, pentsamolde jakin bat kosta ala kosta, edozein bitarteko erabiliz desagerrarazteko ahalegin sakonagoa baizik. Hori azken 10 urteek erakutsi digute beste hamaika pauso eman baitira hel- buru hori lortzeko bidean, horren adibide, lan politikoa isilarazteko ahaleginak eta makroepaiketa guztiak. Kazetarion lana ezarritako botereari kritiko izatea da hein batean, baina hori bera, egunkari batetik, irratitik edota alkate postutik egitea zigortu egiten da. Gauza asko erakutsi dizkidate 10 urte hauek, eta ikusiak ikusi harro diot Egin Irratiari asko zor diodala, kazetaritza eta bizitzaren eskola izan zen niretzat. Pena litzateke hori ahaztua geratzea, denborak dena apaltzen badu ere, «Egin»en atzean zegoen proiektua, herria bizirik delako, eta modu batean edo bestean plazaratu behar duelako.

["Gara", 2008-7-12]


No comments: