2008-07-13

Hirugarrena

Koldo Alduntzin

1- Goizean egunero bezala jaiki nintzen. Goizetan AEKn eskolak ematen nituen 7.30ean, eta esnatu bezain laster irratia jartzeko ohitura nuen. Orduan entzun nuen albistea. Gorputza erabat nahastu zidan, eta lehenbailehen lantokira joateko beharra sentitu nuen. Bertara gerturatu eta guztia poliziaz josita zegoela ikusi, eta atzeko aldetik joanda lankideekin bat egin ahal izan nuen. Egoera faltsu, amorragarri eta dramatikoa zen hura, ezker abertzalearen kontrako antolaketa berri bat. Egoera hartan, lankideekin eta jen-dearekin ahalik eta denbora gehien egoten saiatu nintzen, eta une haietatik abiatu ziren erantzun bat emateko bilerak eta antolaketa taldeak.

2- Lehenengo egunetan erantzun bat eman behar zela ikus izen. Egurra ematen dutenek guztia alde dute, baina ikusten zen indarra bazegoela beste zerbait sortzeko. Ondoren «Egunkaria»n ere aritu nintzen lanean, eta haren itxierak ere bete-betean harrapatu ninduen. Orduan ere amorrua sentitu nuen, bai-na konturatu nintzen gertatutakoak ez zuela atzera bueltarik eta aurrera egin beharra zegoela. Jendeak elkartasun handia erakutsi izan du beti, eta egunak pasatzen diren heinean historia sortu egiten da.

["Gara", 2008-7-12]

No comments: