2008-07-16

Elutxetako argazki bat

Elutxetab
Argazkia: Paki Kamino Aizpurua



Martin Ansoren kronika: Elutxetako argazkiari buruzko zerbait komentatzeko eskatzen duzu eta, egia esan, ez dago kontatzeko gauza handirik, baina tira.

Blog honetan bertan iragarrita zegoen bezala, larunbatean, Hernaniko frontoikoa bukatu ondoren, EGIN eta EGIN Irratiko berrogeita hamarren bat langile eta kolaboratzaile ohi Elutxeta sagardotegira joan ginen, elkarrekin afaltzera.

Giro onean afaldu genuen, kontu kontari aritu ginen eta argazki batzuk ere atera genituen. Horietako bat da blogean agertzen dena. Zoritxarrez, behar beste erreflexurik ez genuen izan eta, atera genuenerako, batzuk alde eginda zeuden. Hala ere, benetan irudi ederra dela iruditzen zait. Ez zuen Pakik atera. Pakik auto-karabanakoak atera zituen, baita orain dela hamar eguneko prentsaurrekokoak ere, baina Elutxetakoa Juanjo etxeko nagusiak berak atera zuen.

P.S. Afarian askoz argazki gehiago atera genituen, jakina, baina lagunen artekoak dira, eta ez dut uste blogean ipintzea merezi dutenak. Hala ere, lasai, denbora pixka bat eduki bezain laster, bidaliko dizkiet "interesatuei".

No comments: