2008-07-23

Egunkari eta umore banatzailea

Hilberria | Lorenzo Rojo

Xabier Otamendi

Egunkariak banatzea lanbide zuen Lorenzo Rojo hil da. Ezaguna zen egunkariez gain umorea zabaltzen ere ibiltzen zelako. Fromistan jaio zen 1946. urtean (Palentzia, Espainia). 17-18 urte zituela etorri zen osaba-izebekin Euskal Herrira lanera. Azkar abertzaletu zen. Anoetara ezkondu zen, eta han ezagutu zuen Salbador Garmendia. Orduan hasi zen Egin egunkaria sortzeko mugimendua. Segituan eskaini zuen bere burua garraio lanerako.

30 urtean egunkari banatzen ibili zen. Gauero egin zuen lan inoiz hutsik egin gabe egunkariak garraiatzen, Guardia Zibilak jartzen zizkion traben gainetik. Egunkaria sortu zenean ere bere burua eskaini zuen beharrezkoa zenerako. Bi egunkariren itxiera ikusi zuen, baina horrek ez zuen geldiarazi. Geroago Gara eta BERRIAn ere ibili zen lanean. Iazko abuztura arte ibili zen egunkariak garraiatzen erretiroa hartu zuen arte.

["Berria", 2008-7-23]

No comments: