2008-07-16

Egin genuelako



Bego Zubia | EGINeko kazetaria

Maitasuna, adiskidetasuna, mina, gorrotoa…, sabela uzkurtzen didan korapiloan biltzen diren sentimenduak adierazteko beharrezko diren hitzak.

Maketa, tipoa, tipometroa, gorputza…, garai bateko hitzak paperera pasatzeko beharrezko diren izenak.

Arrasate, Eibar, Legarre, Eziago…, papera edukiz betetzeko ezinbesteko diren lekuak.

Anparo, Edurne, Miren, Begoña…, lekuak bizileku bihurtu zituzten pertsonak. Kazetari hitzaren esanahia azaldu zidaten lankideak.

Zortzi urtetan, egunez egun eta orduz ordu, bildutako bizipenek utzitako oroitzapenak berreskuratu ditut egunotan. 1998tik gaur arte pasatutako hamar urteek zokoratutako sentimenduak. Ez naiz neure buruari gezurretan ari. Ez dira oroitzapen denak gozoak. Gaziak ere hor daude, eta asko, bai horixe! Baina, gaziak eta gozoak, denak nireak dira. Nire izana osatzeko ezinbestekoak.

Eta izena duenak izana duenez, egunotan ozen aireratu dugu bere izena EGIN egin genuelako.

No comments: